SOA - Odolaren Hierarkia

Tekst piosenki:


Behin eta berriz, eta behin eta berriz,
etengabeko irudi eta hizki larriz,
erakusten digute berrietan
hil dituztela bi lagun Frantzian.

“Odolustutako lurraldeen aberastasunez
eraikitako herrialdeetan gertatuak,
besterik ez, (besterik ez)
arreta guneetan”.

Behin eta berriz, eta behin eta berriz,
zentzumenak piztuz eta zentzua itzaliz,
sarraskitutako herriak atsekabe-malkotan,
baina hori ez da azaltzen pantailetan.

“Goseak jandako milaka haur,
ez dira albiste (ez…) atzo ez gaur
(ez dira albiste)”.

Ezinegon eta gorrotoz, ozen,
salatu behar dugu,
agintariek oraindik ere elikatzen dutela
odolaren hierarkia.

Etorkizun duina ipar, etxea atzean utzi;
giza-trafikatzaileen atzaparretan jausi;
koltana, gaixotasun-izurrite, bortxa, miseria nagusi;
bizi-egarriz irten eta itsasoak irentsi.

Ezinegon eta gorrotoz, ozen,
salatzen dugu,
agintariek oraindik ere elikatzen dutela
odolaren hierarkia.

Gurea bezala, hizkuntza zapaldua,
urteetan gutxietsi eta debekatua.
Kolonoen esklabutzara behartua,
laborategi-arratoi izatea askoren patua.

Jorrailaren 26 hartako Gernika… egunero!

Noraezean galduta…
Sutautsa…
Mortu…
Gorpu…