Nakkiga - Jentilen Ilunabarra

Tekst piosenki:


Hodeiertzetik iluntzen doa Etorkizun iluna iragartzen dok.
Antzina jaiotako esaiguk Zerk sortzen duen horrelako ekaitza.
Odola izozten doa arimak galduak dira.
Mendiaren gainera igota bukaera ikusten dute
Atera nazazue kobazulotik, nire semeok agudo.
Urteak ikusi barik neramak, nire begiak hilak daude.
Irekidazue nire betazalak, sua erabili, datorrena ikus behar det.
Azkar badator agudo ibili beharko, egizue semeok esandakoa.
Bere begi itsuekin miatzen du hodeiertzean dagoena.
Beraien amaiera dator.
Kixmi jaio da, jentilen heriotza.
Aintzinakoen artian beldur ilun bat somatzen da, amaiera dator.
Ihez eiteko ordua heldu da, nire burua hil ezazue.
Bihotzaren barnekaldea izotza da. Bakarrik etsipenezko taupadak.
Lurrarekiko amodioa bukatzear dago.
Begiak atera ditut Kixmi ikusi ez arren.
Begiak atera ditut Kixmi ikusi ez arren.
Behin betirako alde egingo du.
Iluntasunaren garaia ailegatu dok,
Behin betirako denboran galdutak.
Bide luzea egin beharko, ahanzturaren bidea.
Kobazulo ilun baten barrena, harkaitz gogor baten azpian.
Agurraren abestia kantau beharko, argiari uko egin beharko dugu.
Oripean garatuko dok geure azken egunak,
jentilen birjaiotzea Mendiaren gainera igota bukaera ikusten dute.
Atera nazazue kobazulotik, nere semeok agudo.
Urteak ikusi barik neramak, nire begiak hilak daude
Oh semeaok entzun arretaz, Kixmi jaio da.
Baina etorriko da eguna, Ama Lurra maitatzeko eguna.
Orduan birjaiotzearen denbora izango da, Jentilen birjaiotzea.