Nakkiga - Behelainoaren Barreneko Ateak

Tekst piosenki:


Hezetasun koipetsu baten magalean,
Astiro eta astun mugitzen zara,
Begi itsuak esnearen kolorekoak,
Zure barrenetik hire aurpegira zuzen begiratzen.

Arrastaka zoiaz bidezidorretik aurrera,
Sustraiak hire erraiak zulatzen dituzte,
Zoru ustelduta nire ahora dastatzen duen bakarra da,
Sabaia ezin ukitu eta ala ere zapaltzen zaitu.

Mina, Minaren deia entzuten det,
Ahotsei erantzuten diet,
Banoa bai, prest, agudo,
Nire maitearen magalera,
Mina, Mina da nire maitea, dudan bakarra.

Eskumatara, eskuinetara, behera, gorantz beti erortzen,
Beti sakonago, beti beroago behe-lainoa dago nire aurrean, nire barnean.
Itsu al nago? Itsu naiz? Ezin det ikusi!!!

Ateak eta ateak sumatzen ditut, pareta, arbola, burdina...
Zer dira? Zer naiz? Hilik? Bizirik?
Minaren deialdia, ahotsen koroak.
Banoa maitea, lainoen barreneko ateen zehar.