Nakkiga - Aio iparreko lurra

Tekst piosenki:


Agur iparreko lur kuttuna betirako lur bedeinkatua,
Hemen jaio zan nere herria eta Odol izarrak goian izanik,
Haizearen doinua entzuten Aintzinako zuhaitzen adarren,
Mugimenduarekin batera, Nere bizia galtzen det.

Nere buruaz lastima sentitzen det,
Nere andrearen zeregina bete gabe,
Elurrezko basamortu honetan hiltzeagatik
Jainkoak ohoratuz nere patua betetzen.

Mendi traidore zuriz jantzita,
Munduaren lazeriak ahazten,
Nere artzakurrekin batera hil nahi det,
Niku'a alboan izanik ez det beldurrik
Infernuko artzanorra begi zuri,
Sentimen hotz,
Ingen Jegger nauzue,
Rimmertar beltza.

Nere heriotzatik birjaioko naiz,
Zuen amets gaiztoa izango naz,
Negu hotz ta deuzgarri hau,
Nere gorputza astintzen du.
Nere patu beltza bete behar det
Nere andrearen izenean bizi behar,
Sufrimendua garaitu ta Nakkigara itzuli
Aio Iparreko Lurra.