En Tol Sarmiento - Aukera Berriak

Tekst piosenki:


Aurrera eta atzera, ikusi pausu berdinak
Errepide zuzen honetan,
Marraztutako bidetik isiltasuna
Haizearen norabidean.

Puntu bati begira galtzen dugu ingurua
Eta bertan dauden koloreak.
Baina bidegurutzeak dira aukera berriak,
Dira aukera berriak,
Aukera berriak.

Ahaztutako ateak azaltzen hasten dira
Euren bila goazenean.
Ausardiaren hegoak astinduz hegan,
Haizeak laztantzen nau orain.

Aldetara begira sentituz ingurua
Eta bertan dauden koloreak.
Nire bidegurutzeak dira aukera berriak,
Dira aukera berriak,
Aukera berriak.

Aukera berriak.

Margotuko ditugu kolore berriak,
(Oh oh oh oh)
Irekiko ditugu batera ateak,
(Oh oh oh oh)

Margotuko ditugu kolore berriak,
Orri zuri batetik ipuin ederrenak.
Irekiko ditugu batera ateak,
Oihartzunak ekarri ditzala erantzunak…
Eta aukera berriak.